
IRLA MORTU BAT
Zikloa Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat
Irla mortu batera iristea esperientzia berezia da. Zer espero dugu kontinentetik urrun? Bakardadearen larritasuna? Askapenaren ametsa? Uharte bat, benetakoa edo irudimenezkoa, berriro hasteko lekua da.
Berriro haste hau da ziklo honen abiapuntua, Tabakalerako zine aretoan garatua. Azken finean, zine areto bat hartu eta biltzen duen uharte bat ere bada, aukera berrietara zabaltzen dena. Programa honetako filmen galdera da nola bizi leku batean, nola planteatu elkarrekin bizitzea, nola irten isolamendutik eta nola aurkitu elkar.
Programa hau, Elías Querejeta Zine Eskolaren 2023-2024 promozioko Komisariotzako ikasle taldeak batera garatua, Apichatpong Weerasethakul, Sílvia das Fadas eta Sharon Lockhart artisten filmek osatzen dute, besteak beste. Gainera, Santa Klara uharteari eta Faisaien Uharteari buruzko instalazio bana izango ditu: Deva Peredaren Lika eta Ana Júlia Silvinoren ODOYÁ EZ DAGO!
Irla mortu bat
Irla mortu bat zine-zikloak, Tabakaleran bilduko ditu bederatzi pelikula eta bi instalazio, bizitzeko aukera berriak aurkezten dituen espazio bat aztertzeko.
El ciclo una isla desierta reunirá en @tabakalera_donostia la proyección de nueve películas y dos instalaciones que exploran nuevas posibilidades sobre cómo habitar un lugar.